XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. IRAKASKUNTZA MAILA.

5.1. Egindako ikasketak.

Datu batzu legazkumeak buztana hozkatzen duen eran lotzen dira: orain arteko populazio helduaren irakaskuntza maila lehen mailakoa da eta noski, langile multzo handiena kalifikatu gabekoa.

Legazpin lehen irakaskuntza maila da gehiengoak egin ahal izan duena; aski gutti hemendik aurrera abiatu direnak eta goimailatara heldu direnak aleak.

Gertaera hau, elkargoko sozioekonomik aurrerabiderako izugarrizko galga bat da, hots, langintza postutan erdi eta goi mailatara heltzerako orduan, herria aurrerantz eragiteko bide berriak sortzeko garaian....

Ordainik gabeko zerbitzuak (garraioa, jantokiak...) lortzen ez diren bitartean ikasketen arrazoinengatik herritik at egin beharreko joanetorri guztiak, matrikula garaian, ekonomikoki ahulen direnentzat, nolabaiteko mugaketa izango dira.

Legazpik ez du egunarte O.H.O.tik aurrerantz inolako ikastetxerik.

Honek biziki sakondu du lehen aipaturiko hesi ajeduna.